|
Ongi etorri Atxondoko
Udalera
Web orri honetan,
Atxondoko Udalak herritarrei zuzeneko informazioa eskainiko deutsee.
Udal jardunean ezeze, herrian izango diran ekintza eta ekitaldien
barri izango da. Udalak kudeatutako webgunea izango da, baina
herriko edozein taldek bere jardunaren barri emoteko tresna be
izateko helburua dauka.
ALBISTEAK
2012/05/04 - 2012-13 IKASTURTERAKO ATXONDOKO UDAL-HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIO EPEA IREKITA:
Matrikula eskaera egiteko epea: maiatzaren 11ra arte
Matrikulazioa: Atxondoko Udala -Tlf. 946 821 009- astelehenetik ostiralara 8etatik 15etara
Informazio gehiago: web orrian http://www.haurreskolak.net eta hurrengo loturak : Info haurreskola eta Diptikoa.
2012/04/16 - AUZOLANA ATXONDON
Datorren barikuan, hilak 20, 15:00etan, Apatako plazan. Zeregina: Axperako bidea konpondu eta txukundu.
Informazino gehiago hemen.
2012/03/15 - Haur zein gazteen garapenean esku hartzen dugun guztiok erantzunkizun handia daukagu, hein handi batean, eskaini eta bultzatuko dizkiegun eduki edo jarreren arabera jokatuko baitute etorkizunean.
Hezkidetza, genero banaketatik abiatu ordez, pertsonak bere berezitasunen arabera heztean datza, hau da, irizpide sexisten araberako gizon edo emakumeei egokituriko rol, balore edo portaerak alde batera utzita.
Tailerrak, honetan hausnartzeko aukera eskaintzeaz gain, hezkuntza hezkidetzaren ikuspuntutik bideratzeko estrategiak eskuratzen lagunduko digu. Informazio gehiago hemen.
2012/03/15 - BANDOA: Zuhaitz eguna. Informazio gehiago hemen.
2012/03/06 - Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Ikusi hemen adierazpena.
2011/09/09 - Atxondon edo inguruko herrietan euskera ikasteko izena emoteko epea zabalik. Informazino gehiago hemen eta hemen. Goratu egizue Atxondoko Udalak dirulaguntzak emoten dabezala ikastaroetako.
2011/09/09 - Udal bulegoetan herritarren eskura dago Hirigintza Plan Nagusia barriaren proposamenari egindako azken aldaketak batzen dabezan CD-a.
|